XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ziurraski baten bati harrigarria egingo zaio izenburu hau, hurrengo lerrootan argituko dugu zein diren honetara eraman dizkigute arrazoiak.

Lehenengo eta behin, aztertu behar dugu Ultzama, Basaburua, Atetz, Imotz, Anue haranetako eta Lantz herriko hizkera. Euskarazko ikerleek hemengo hizkerari Ultzamako hizkera deitu zioten, nahiz eta Ultzama ibarrak baino askoz ere eremu zabalagoa hartzen zuen, arestian aipatutakoa. Nahiz eta Bonaparteren sailkapenean, eta gurean ez den Odieta sartzen, karta honetan sartu egin dugu.

Halaber, saiatuko gara euskara galtzear dagoen haran honetaz ezagutzen duguna sartzen. Egia esan, Odieta eta Xulapaingo hizkerak, goinafarrera hegoaldekoaren barruan sartzen dira; behiala hizkera hau zabalena zen, Nafarroako mendialde guztian zehar eta Pirineo zentraletan eta Nafarroa ertainean hedatzen zena.

Jakina denez, hizkuntza zerbait bizia eta aldakorra da, eta hartaz, oso zaila da muga linguistikoak ezartzea, eta are gehiago esatea non hasten den eta non bukatzen duen hizkera bat. Esan dezakegu, dialekto baten eta bestearen arteko lerroa ez dela egiazkoa, nahiz eta hau oso erabilgarria zaigun ikuspuntu didaktiko batetik.

Izan ere, hizkera bakoitza ezaugarri multzo batez osatzen da: hiztegiaren ezaugarriekin, ebakerarekin, gramatikalekin... bakoitzak hedapen zehatza duena, eta baten eta bestearen arteko jauzia graduzkoa izaten da.